Contents limits

Lege Oharra

  • Registradores.org - Identifikazio-datuak
  • Pribatutasuna eta Datuen babesa
  • Jabetza industriala eta intelektuala
  • Bistaratzeko gomendioak
  • Harremanetarako helbidea

Registradores.org - Identifikazio-datuak

Webgune honetara http://www.registradores.org,  hemendik aurrera Webgunea, sartzeko baldintza orokorrak bildu dira lege-ohar honetan. Registradores.org Interneteko domeinua da, eta domeinu horren titularra Colegio de Registradores de la Propiedad y Mercantiles de España (Espainiako Jabetza eta Merkataritza Erregistratzaileen Elkargoa) da. Hauxe da Elkargoaren helbidea: Diego de León 21, 28006 Madrid, eta hauxe da haren IFZ: Q-2863012-G.

Webgunea erabiltzeak adieraziko du baldintza orokor guztiak berariaz onartu direla. Horrez gain, Webguneko zerbitzu jakin batzuetan aplika daitezkeen baldintza partikularrak ere onartu direla joko da.

Espainiako Jabetza eta Merkataritza Erregistratzaileen Elkargoa Zuzenbide Publikoko Korporazioa da, legeak babestua eta Estatuak onartua. Justizia Ministerioko Erregistroen eta Notarioen Zuzendari Nagusiari atxikita dago, eta haren Estatutuak 1997ko apirilaren 14ko Errege Dekretuaren bitartez onetsi ziren.

Espainiako Jabetza eta Merkataritza Erregistratzaileen Elkargoko burua:

Gonzalo Aguilera Anegon jn.

Dekanoa - Espainiako Jabetza eta Merkataritza Erregistratzaileen Elkargoko burua.

Telefono-zenbakia: 912 721 809

Faxa: 915 633 063

Helbide elektronikoa: Decano@registradores.org



Pribatutasuna eta datuen babesa

Datu pertsonalak Webgune honetan tratatuko dira Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoarekin eta aplikagarriak diren gainerako arauekin bat etorrita.

Espainiako Jabetza eta Merkataritza Elkargoak Pribatutasun Politika eta Datuen Babesa deritzon agirian jakinarazi du libreki eta zeure borondatez eman dituzun datuak tratatzeko irizpideak zeintzuk diren.

Jabetza industriala eta intelektuala

Jabetza industrialari eta intelektualari buruzko legeek babesten dituzte Webgune honen bidez emandako informazioa, edukia eta elementuak.

Erabiltzaileak aintzatetsi eta onartu egiten du Espainiako Jabetza eta Merkataritza Elkargoari dagozkiola Webguneko informazioaren, edukien, elementuen eta beste osagarri guztien gaineko jabetza industrial eta intelektualeko eskubideak.

Espainiako Jabetza eta Merkataritza Erregistratzaileen Elkargoaren jabetzakoak dira diseinu grafikoko elementuak, iturri-kodea eta softwarea, logotipoak, testuak, menuak, botoi-ikonoak, grafikoak, irudiak, argazkiak, audio- eta bideo-artxiboak, animazioak eta Webgunearen beste eduki edo osagarri guztiak. Nolanahi ere, Elkargoak elementu horiek erabiltzeko baimen eta lizentzia egokiak dauzka.

Debekatuta dago Webgunearen bidez lortutako informazio osoa edo informazioaren zati bat edonola eta edonon birsortzea, aldatzea, igortzea eta hedatzea, baldin eta Espainiako Jabetza eta Merkataritza Erregistratzaileen Elkargoak horretarako baimena eman ez badu.

Era berean, debekatuta dago honako hauek kentzea, aipatzea eta manipulatzea: copyright eta Espainiako Jabetza eta Merkataritza Erregistratzaileen Elkargoa identifikatzen duten gainerako datuak, bai eta babesgailu teknikoak edota edukietan egon daitezkeen beste informazio-mekanismo guztiak ere.

Espainiako Jabetza eta Merkataritza Erregistratzaileen Elkargoak, edonoiz eta aldez aurretik jakinarazi beharrik gabe, Webguneko informazioa eta datuak aldatu eta eguneratu ahal izango ditu. Horrekin batera, Webgunearen konfigurazioa edota aurkezpena ere aldatu ahal ditu.

Webgune honetako loturak hirugarrenen webgunetara eraman daitezke. Espainiako Jabetza eta Merkataritza Erregistratzaileen Elkargoak ez du inolako erantzukizunik besteren webgunetarako konexioaren gainean, ezta horietan ager daitezkeen edukien, datuen edo zerbitzuen inguruan ere. Lotura horiek informatzeko balio dute modu esklusiboan, eta horrek ez du inola ere esan nahi Espainiako Jabetza eta Merkataritza Erregistratzaileen Elkargoak webgune horiekin, erakundeekin edo pertsonekin inolako loturarik duenik.

Bistaratzeko gomendioak

Registradores.org webguneko orrien formatua nola diseinatu den kontuan hartuta, honako zehaztapen teknikoak behar dira formatua ahalik eta hoberen ikusi ahal izateko:

Nabigatzaileak: Internet Explorer 7 edo maila altuagoko bat, Firefox edo Google Chrome nabigatzaileen bidez ikusteko optimizatu da.

Bereizmen gomendatua: 1024x768

Testuaren tamaina: ertaina

Horrekin batera, letraren tamaina nabigatzailearen bidez handi daiteke. Esate baterako, Microsoft Internet Explorer nabigatzailean honako aukera hau erabil daiteke: Ikusi / Testuaren tamaina; behin tamaina egokia aukeratuta, nahi duzun tamainarekin ikusi ahal izango duzu testua.

Jakin badakigu Webgune honen irakurgarritasuna hobe daitekeela, eta hori lortzeko ari gara lanean. Ahalegin horretan zure iruzkinen eta iradokizunen bitartez gu laguntzeko gonbita egin nahi dizugu.



Harremanetan jartzeko helbidea

Adierazi diren baldintza orokorrei edo beste gai batzuei buruzko azalpen gehiago behar baduzu, honako helbidera jo dezakezu:

Colegio de Registradores de la Propiedad y Mercantiles de España.

Calle Diego de León nº 21, 28006 Madrid.

Telefono-zenbakia: 902 734 375 / 91 270 17 96

Helbide elektronikoa: webmaster@registradores.es

Contents limits
itxi