Contents limits

Egiaztagiriak

Merkataritza-egiaztagiri telematiko bat eskatzea

Merkataritza Erregistratzaileak dira Erregistroko liburuetatik ateratako informazioa egiaztatu ahal duten funtzionario bakarrak.
Erregistro Egiaztagiri Telematikoak eskatzeko, zerbitzuaren erabiltzaile harpideduna izan behar du eskatzaileak, edo sinadura elektronikoaren bitartez nor den identifikatu.

Hiru egiaztagiri-mota eska ditzakezu:

  • Kargu- eta indarraldi-egiaztagiria:  Egiaztagiri horrek egiaztatzen du sozietate bat eta sozietateko ordezkari guztiak indarrean daudela.
  • Kargu-egiaztagiria: Egiaztagiri horrek egiaztatzen du sozietate bat eta ordezkari jakin bat indarrean daudela.
  • Pertsona Juridikoaren Ordezkari Ziurtagiri Elektronikoak igortzeko Egiaztagiria: Kargu-egiaztagiria bezalakoa da; baina, kasu honetan, kargua baliogabetzen denean, erregistroari jakinarazi behar zaio, erregistroan dagokion sozietateari buruzko datuak egunera ditzaten.

Administratzaile, kargudun eta ahaldunen ordezkariak dira.

Zerbitzuaren kostua:

Egiaztagiria jaulkitzeak martxoaren 29ko 757/1973 Dekretuak onetsi zuen Merkataritza Erregistratzaileen arantzelean ezarritako zerbitzu-sariak sortuko ditu (zenbatekoak eurotan adierazita daude, 150/2002 EAO).

Merkataritzako zerbitzu-sarien laburpena

ARANTZELA

AZALPENA

ZENBATEKOA

1

AURKEZTE-IDAZKUNA

6,010121 euro

21

OHAR BEREZIAK

1,803036 euro

23

EDOZEIN IDAZKUNI BURUZKO EGIAZTAGIRIA

1,502530 euro *

24

IDAZKUN EZAREN EGIAZTAGIRIA

0,601012 euro

24

BILAKETA

Gehienez 1,502530 euro 

25

AGIRIAK GORDAILUTZEA / ARTXIBATZEA

3,006061 euro

2005eko uztailaren 27ko ENZNE

AURKIBIDE-PUBLIZITATEA/IZAPIDETZE TELEMATIKOA

6,010121 euro


* Egiaztagiriak bi orri baino gehiago baldin baditu, zenbatekoari 0,150253 euro gehituko zaio orri gehiago bakoitzeko.
** Zergak ez daude barnean

 Egiaztagiria emateak ekarri ahal du iraungitako idazkunak ezeztatzea, Hipoteka Erregelamenduaren 353. artikuluan eta Merkataritza Erregistroaren Erregelamenduaren 80. artikuluan ezarritakoaren arabera. Hori dela eta, zerbitzu-sariak handiagoak izan daitezke, baldin eta idazkun horiek ezeztatu behar badira. 

 Behin Egiaztagiria jaulkita, eskatzaileari mezu bat bidaliko zaio, berak adierazi duen posta elektronikoko helbidera. Mezuan web-orri baterako lotura bat jasoko du, eta lotura horren bidez hartu ahal izango du Egiaztagiria.

Interesdunak, Erregistratzaileen Elkargoaren zerbitzu telematikoen erabiltzailea baldin bada, erabiltzailearen izena eta pasahitza sartu beharko ditu. Erabiltzailea ez bada, sinadura elektronikoa erabili beharko du.

Egiaztagiria bi euskarritan hartzeko aukera dago: euskarri erabat elektronikoan jaso daiteke, eta Erregistratzaileen Elkargoak eskuragarri jarriko duen ikusgailuaren bidez ikusi beharko da; edo, bestela, inprima daitekeen PDF batean (PDF horrek Egiaztapen Kode Segurua dauka, eta haren benetakotasuna egiazta daiteke horretarako ezarri den eta kodean bertan jakinarazten den webgunean). 

Merkataritza-zerbitzuak atalera itzuli

Gaurkotasuna

Gaurkotasun osoa

 

Ekitaldiak

Ekitaldi guztiak

Contents limits
itxi