Contents limits

Urteko kontuen gordailua

Urteko kontuen gordailua (Ziurtagiriaren bidezko sarbidea)

 

Merkataritza-kontabilitateak inspiratu beharreko gardentasuna bermatze aldera, indarreko legeriak ezartzen du enpresariek urteko kontuak formulatzeko betebeharra dutela. Helburua enpresaren ondarearen eta egoeraren irudi leiala lortu ahal izatea da.

Urteko kontuetan jasotako informazioa zuzentzen zaie kontuak gordailutu dituen enpresarekin loturaren bat (edozein arrazoi dela ere) dutenei, enpresaren egoera eta garapena ezagutzeko interesa izango dutelakoan.

Honako agiriak jasota daude urteko kontuetan:

  • Balantzea
  • Galeren eta Irabazien kontua
  • Memoria-txostena

Horrez gain, urteko kontuen zati ez badira ere, honako agiri hauek ere aurkeztu behar dira batzuetan: administratzaileek egindako kudeaketa-txostena eta enpresako ikuskariek egindako ikuskaritza-txostena.

Urteko kontu-motak

Urteko kontu-mota bi bereiz ditzakegu:

  • Urteko kontu laburtuak.
  • Urteko kontu arruntak.

Itzuli

Gaurkotasuna

Gaurkotasun osoa

 

Ekitaldiak

Ekitaldi guztiak

Contents limits
itxi