Urteko kontuen gordailua
Urteko kontuen gordailua
(Ziurtagiriaren bidezko sarbidea)
Merkataritza-kontabilitateak inspiratu beharreko
gardentasuna bermatze aldera, indarreko legeriak ezartzen du enpresariek urteko
kontuak formulatzeko betebeharra dutela. Helburua enpresaren ondarearen eta
egoeraren irudi leiala lortu ahal izatea da.
Urteko kontuetan jasotako informazioa zuzentzen zaie kontuak gordailutu dituen
enpresarekin loturaren bat (edozein arrazoi dela ere) dutenei, enpresaren
egoera eta garapena ezagutzeko interesa izango dutelakoan.
Honako agiriak jasota daude urteko kontuetan:
- Balantzea
- Galeren eta Irabazien kontua
- Memoria-txostena
Horrez gain, urteko kontuen zati ez badira
ere, honako agiri hauek ere aurkeztu behar dira batzuetan: administratzaileek
egindako kudeaketa-txostena eta enpresako ikuskariek egindako
ikuskaritza-txostena.
Urteko kontu-motak
Urteko kontu-mota bi bereiz ditzakegu:
- Urteko kontu laburtuak.
- Urteko kontu arruntak.
-
Friday, 24 May 2013Ayer se celebró el Acto de Jura de Aspirantes al Cuerpo de Registradores de la Propiedad y Mercantiles de España...
