Contents limits

Jabetza

  • Antolaketa
Espainiako Jabetza Erregistroak Justizia Ministerioaren mende daude. Erregistroen eta Notarioen Zuzendaritzak du Jabetza Erregistroen gai guztien gaineko ardura.
Espainiako lurralde osoa barrutitan dago zatitua, eta barruti horiei hipoteka-barruti esaten zaie. Hipoteka-barruti bakoitzari dagokio Jabetza Erregistro bat, Jabetza Erregistratzaile batek kudeatua.
Espainiako erregistratzaile guztiak Espainiako Jabetza, Merkataritza eta Ondasun Higigarrien Erregistratzaileen Elkargoan daude.

Erregistratzaileek honako erregistro hauek kudeatzeko ardura dute:
  • Ondasun Higiezinen Jabetza Erregistroak; horiei generikoki  ¿Jabetza Erregistroak¿ deritze. Orri hau erregistro horiei buruzkoa da soilik.
  • Ondasun Higigarrien Jabetza Erregistroak.
  • Merkataritza Erregistroak.
  • Kontratazio Baldintza Orokorren Erregistroa.
  • Erregistroaren publizitatea:
  • Interes legitimoa. Erregistroak publikoak dira, inskribatuta dauden ondasun higiezinen edo eskubide errealen egoerari buruzko interes legitimoa duten guztientzat. Aintzat hartzen da agintari, langile edo funtzionario publiko guztiek interes hori dutela, beren kargua edo beharra betetzeko jarduten dutenean.
  • Ohar soila. Ohar soilak informazio emateko besterik ez du balio; hortaz, ez du idazkunen edukia egiaztatzen, eta nolanahi ere, erregistratzailea da ohar soila ematearen erantzulea. 
Bide bi daude ohar soil bat eskatzeko eta lortzeko:
  1. Idatziz eta paper euskarrian. Jabetza Erregistro egokian zuzenean eskatu behar da.
  2. Internet bidez. Sakatu hemen ohar soil bat eskuratzeko
  • Ziurtagiriak. Ziurtagiriak Erregistroaren edukiaren kopiak, transkripzioak edo eskualdaketak dira (hitzez hitzekoak edo edukiaren gainekoak). Ziurtagiri horiek -aldez aurretik erregistratzaileak prestatuak- finken eta eskubideen hipoteka-egoera egiaztatzeko baliagarriak dira.
    Hauxe da ziurtagiri bat eskatzeko eta lortzeko modua: idatziz eta paper euskarrian. Jabetza Erregistro egokian zuzenean eskatu behar da. Hala ere, ziurtagiri telematikoak eskuratzeko aukera ezarri berri da, eta ziurtagiri telematikoek erregistratzaileen sinadura elektroniko aintzatetsia daramate.

Gaurkotasuna

Gaurkotasun osoa

 
Contents limits
itxi