Contents limits

Egiaztagiriak

Jabetza-erregistratzaileak dira erregistroko liburuetatik ateratako informazioa egiaztatu ahal duten funtzionario bakarrak.

 

Egiaztapenaren balioa

Erregistroak egiaztagiria eman ezean, ondasun higiezinen edo eskubide errealen askatasuna edo zergak ezin izango dira hirugarren baten kalterako egiaztatu (Hipoteka Legearen 225. artikulua).

 

ZERBITZUA ERABILTZEKO JARRAIBIDEAK

Erregistroko Egiaztagiri Telematikoak eskatzeko, erabiltzaileak sinadura elektronikoaren edo NAN elektronikoaren bidez identifikatu beharko du bere burua.

Eskaera egiteko, bi bilaketa-aukera daude:

 

Bilaketa erregistro-datuekin egitea

Bilaketa hau egiteko, honako datu hauek sartu behar dituzu: eskaerari dagokion Jabetza Erregistroa, udalerria, finkaren erregistro-zenbakia, atala, eta, kasuan kasu, azpi-finkaren zenbaki ordinala. Datu horiek zuzenean eramango zaituzte kontsultatu nahi dituzun finkaren datuetara. Honako datu hauek ere sartzea gomendagarria da, eskura baldin badituzu: finka inskribatua jasotzen duten liburukia, liburua eta orria.

 

Bilaketa idufir datuekin egitea

Idufir siglek erregistro-finkaren identifikatzailea bakarra adierazten dute gaztelaniaz. Datu horiek sartuta, Estatuko lurraldean finka jakin bat bilatzeko aukera dago. Hori horrela, erabiltzaileak finkaren identifikatzaile bakarra (idufir) baldin badaki, nahiz eta gainerako erregistro-datu guztiak ez izan, finka horri buruzko eskaera egin dezake.

 

Egiaztagiri-mota

Eskaera zehazteko, honako egiaztapen-mota hauetako bat hautatu behar da:

 

Jabari-egiaztagiria: Egiaztagiri horrek indarrean dagoen azken jabari-titulartasuna hartzen du barnean.

 

Jabari- eta zama-egiaztagiria: Egiaztagiri horrek jabaria ez ezik, indarreko eta finkaren gaineko zama eta zergak ere hartzen ditu barnean.

 

Idazkun baten hitzez hitzeko egiaztagiria: Egiaztagiri  horrek eskatutako idazkun osoari heltzen dio.

Zerbitzuaren kostua:

ARANTZELA

AZALPENA

ZENBATEKOA

1

Aurkezte-idazkuna

6,010121 €.

4.1a

Jabari Ziurtagiria

9,015182 €.

4.1b

Zamen Ziurtagiria

24,040484 €.

4.1d

Karga Ezezko Ziurtagiria

9,015182 €.

4.1e

Beste ziurtagiri batzuk

6,010121 €.

2005eko uztailaren 27ko ENZN

Aurkibideen Publizitatea/Izapidetze telematikoa

6,010121 €.

*Zergak kanpo.

Ziurtagiria jaulkitzeak erregistratzaileen arantzelean ezarritako zerbitzu-sariak sortuko ditu. Azaroaren 17ko 1427/1989 Errege Dekretuak (285/1989 EAOn) onetsi zuen arantzel hori.
Idazkuna jaulkitzeak ekarriko du iraungitako zamen ezereztea, Hipoteka Erregelamenduaren 353. artikuluan ezarritakoaren arabera. Hori dela eta, zerbitzu-sariak altuagoak izan daitezke, zama horiek ezereztea beharrezkoa baldin bada.


Ziurtagiria lortzea 

Behin ziurtagiria jaulkita, interesdunari mezu elektroniko bat bidaliko zaio, web-orri baterako lotura bat adierazita. Ziurtagiria hartu ahal izango du lotura horretan. Interesduna Erregistratzaileen Elkargoaren zerbitzu telematikoen erabiltzailea baldin bada, erabiltzailearen izena eta pasahitza sartu beharko ditu. Erabiltzailea ez bada, sinadura elektronikoaren bidez egin beharko du.
Ziurtagiria bi euskarritan har daiteke. Bata euskarri erabat elektronikoa da, eta Erregistratzaileen Elkargoak eskuragarri jarriko duen ikusgailuaren bidez bistaratu beharko da. Bestea PDF euskarria da, eta inprima daiteke. Egiaztapen Kode Segurua dauka, eta benetakotasuna egiazta daiteke horretarako ezarri den eta kodean bertan jakinarazten den webgunean.


Jabetza Zerbitzuak atalera itzuli

Gaurkotasuna

Gaurkotasun osoa

 

Ekitaldiak

Ekitaldi guztiak

Contents limits
itxi