Contents limits

Elkargoa

Dekanoaren agurra

 

Ongi etorri guztioi Espainiako Jabetza, Merkataritza eta Ondasun Higigarrien Erregistratzaileen Elkargoaren webgune honetara:  www.registradores.org.


Erregistratzaileok, teknologia berrien bidez, herritarrengana hurbildu nahi dugu, esleitutako eginkizuna betetzeko. Horregatik, garrantzitsua da webgunea tresna dinamikoa, interaktiboa eta erabiltzaileentzat erabilerraza izatea.


Erregistratzaileok dagoeneko urte batzuk daramatzagu teknologia berrien abangoardian; izan ere, erregistro-bulego modernoak ditugu, informatika-baliabide garrantzitsuenekin eta azken belaunaldiko softwarearekin hornituak. Elementu horiek guztiek eguneko lana errazteaz gain, herritarrei zehaztasunez eta eraginkortasunez hurbiltzen dizkiete erregistroetako datuak.

 

Lan-metodoak azkar aldatu dira, eta erregistratzaile guztiok gure lehengo prozedurak gaur egungo eskaeretara egokitu behar izan ditugu, eta gainera, denbora errekorrean. Hori horrela, Erregistratzaileen Elkargoa aitzindari izan da agiriak digitalizatzen, erregistro-finkei buruzko datuetan oinarri grafikoak sartzen, eta herritarren eskariei online bidez azkar erantzuten.

 

Webgune hau arestian aipatu dudan modernizazioaren adibide argia da. Erregistro elektronikoaren bitartez, erabiltzaileak honako hauek egin ditzake: beharrezko informazioa Jabetza-erregistroari eta Merkataritza-erregistroari eskatu, elkargoko estatistikak begiratu, eta aurkezpen telematikoa sortu.


Horrez gain, registradores.org webgunean beste atal interesgarri batzuk sartu dira, irisgarritasuna elementu nagusitzat hartuta. Honako hauek dira, besteak beste, webgunean kontsulta daitezkeen atal horietako batzuk: batetik, Erregistratzaileen Elkargoak editatu dituen Zerbitzu Gidak, eta bestetik, Argitalpen Funtsa, Erregistratzaileen Elkargoaren Ikerketa Zerbitzuak argitaratu dituen erreferentzia bibliografikoak dituena.



Alfonso Candau Pérez

Dekanoa - Espainiako Erregistratzaileen Elkargoko burua

 

 

Contents limits
itxi