Contents limits

Erregistro-estatistikak

1996. urteaz geroztik, Erregistratzaileen Elkargoak Erregistroko Estatistikak - CPE zerbitzua eman du, bere estatistika-prozesuen zentroaren bitartez: Centro de Procesos Estadísticos (CPE). Zentro horretan, Jabetza eta Merkataritza Erregistroek bidalitako datuak erabiliz, egoerari buruzko estatistikak eta estatistika estrukturalak egiten dira: bai sozietate- eta merkataritza-arloari buruzkoak (Merkataritza Erregistroa), bai higiezinen merkatuari buruzkoak (Jabetza Erregistroa).

Txostenen eta ikerlanen aztergaiak dira ziklo ekonomikoan eragin zuzena izan duten erregistro-egintzak.

CPE zentroa hainbat erakunderen datu-iturria da, eta haiekin aritzen da elkarlanean. Erakunde horiek dira, besteak beste, Espainiako Bankua, Sustapen Ministerioa, Estatistika Institutu Nazionala (INE), bai eta Autonomia Erkidegoetako beste estatistika-instituzio batzuk ere.

 

Gaurkotasuna

Gaurkotasun osoa

 
Contents limits
itxi