Contents limits

Informazioa

Erregistratzaileen Elkargoaren Egiaztapen Zerbitzuak (SCR) igortzen dituen Ziurtagiri Digitalek ziurtatzen dituzte: batetik, titularraren identitatea, eta bestetik, hala badagokio, titularraren ezaugarriak, hau da, pertsona juridiko baten ordezkaria, administrazio-karguduna edo elkargokide profesionala den. Ziurtagiri Digitalen helburu nagusia agiriak sinatzea da, honako hauek bermatuta: sinatzailearen zalantzarik gabeko identitatea, edukiaren osotasuna eta ukatu ezineko egiletza.  

Erregistratzaileen Elkargoaren Egiaztapen Zerbitzuak Sinadura Elektroniko Onartuen irtenbideak jartzen ditu Elkargoaren ziurtagirien titularren eskura. Izan ere, ziurtagiri onartuak igortzeko beharrezko eskakizun guztiak betetzen dira, sinadura elektroniko onartuen irtenbide guztiak sinadura sortzeko gailu seguruetan oinarritzen baitira.

Erregistratzaileen Elkargoaren Egiaztapen Zerbitzuak igortzen dituen ziurtagiri digitalak gailu seguru batean sortu dira zuzenean: USB Aladdin E-token Pro gailu seguruan, hain zuzen ere.

Erregistratzaileen Elkargoaren Egiaztapen Zerbitzuak laguntza teknikoa emateko telefono hau jartzen du erabiltzaileen eskura: 902 02 03 06 / 91 272 18 96. Telefono horretan, USB gailua, zerbitzuaren oinarrizko ziurtagiriak eta ziurtagiri pertsonalak nabigatzailean instalatzeko jarraibideak ematen dira. 

 

Sinadura elektronikoa atalera itzuli

Contents limits
itxi