Contents limits

Merkataritza Informazioa

Inskribaturik dauden sozietateei buruzko informazioa eskatzea.

Zerbitzu honen bitartez, merkataritza-erregistroetan inskribaturik dauden erakundeei buruzko informazioa kontsulta daiteke.

Honako zerbitzu hauek ematen dira: 

  • Sozietate bati buruzko informazio-oharra
  • Kontu-gordailuak (irudiak eta XBRL formatua)
  • Etengabeko jarraipena
  • Kargu baten ahalmenak
  • Estatutu sozialak
  • Biltzarraren Araubidea
  • Kontseiluaren Araubidea
  • Sozietate bateko karguen bilaketa
  • Erregistro batean kargu bat jakinarazi duten sozietateen zerrenda
  • Nazioarteko bilaketak (EBR)
  • Informazio-ohar baten XML eskaera
  • CNAE (Ekonomia Jardueren Espainiako Sailkapena) estatistikak
  • Egiaztapenak

 

Merkataritza Zerbitzuak atalera itzuli

 

Zerbitzu-sariak kalkulatzea
 
Eskatutako informazioa lortzeagatik zerbitzu-sari batzuk ordaindu behar dira. Eskatu den informazioa emateko modua zein den, eta informazioa zenbat inskripziotan jasota dagoen, zerbitzu-sarien zenbatekoa aldatzen da, indarreko araubidearekin bat etorrita. Honako hauek dira arauak:

  • Martxoaren 29ko 757/1973 Dekretuak onetsi zituen Merkataritza Erregistratzaileen indarreko Arantzelean jasota dauden arauak; eta, zehatz-mehatz, 22 eta 24 zenbakietan bildu direnak, informazio-ohar soilaren bidezko publizitate formalari  buruzkoak.
  • 1999ko azaroaren 19ko Erregistroen eta Notarioen Zuzendaritza Nagusiak emandako Ebazpena. Ebazpen horretan erantzun zitzaion Jabetza eta Merkataritza Erregistratzaileen Elkargoak egindako kontsultari, alegia, bide telematikoan publizitate formala emateko zerbitzu-sariei buruzko kontsultari.

Gaurkotasuna

Gaurkotasun osoa

 
Contents limits
itxi