Contents limits

Kontratazio-baldintza Orokorren lineako Erregistroa.

Kontratazio-baldintza orokorrei buruzko 1998ko Legeak sortu zuen Kontratazio-baldintza Orokorren Erregistroa, eta Jabetza eta Merkataritza Erregistratzaileei eman zien hori kudeatzeko ardura. Ondasun Higigarrien Erregistroaren barnean dago.

Legeak ezarri zuen beharrezkoa dela probintziako Kontratazio-baldintza Orokorren Erregistro bat egotea justizia-auzitegi nagusi guztien hiriburuan bederen. Harrezkero, eta, gaur egun, erregistratzaileek, Kontratazio-baldintza Orokorren Erregistroaren bitartez, erabiltzaileen eta kontsumitzaileen interes legitimoak zaintzen dituzte, eta azken batean, kontratuetan baldintza orokorrak erabiltzen dituen pertsona fisiko nahi juridiko batekin kontratua egiten duen edonoren interesak babesten dituzte. Horregatik, Erregistro honek segurtasuna gehitzen du trafiko juridiko pribatuan, eta halaber, beharrezko baliabideak ezartzen ditu ahalik eta auzi gehien saihesteko. Erregistro juridiko irekia, argia eta gardena da. Jada, Erregistroko lineako bertsioa dago munduko edozein lekutako herritarren eskura, eguneko edozein ordutan, alegia, urteko 365 egunez, eta eguneko 24 orduz.

Baldintza Orokorren Erregistroa da Ondasun Higigarrien Erregistroko atal bat.

Honako helburu hauek betetzen ditu Kontratazio-baldintza Orokorren Erregistroak:

Itzuli

Gaurkotasuna

Gaurkotasun osoa

 

Ekitaldiak

Ekitaldi guztiak

Contents limits
itxi