Contents limits

PAIT

Eginkizun bikoitza garatzea:

  • Ekintzaileei aurrez  aurreko informazio- eta aholku-zerbitzuak ematea, haien enpresa-ekimenetarako (SRL eta SLNE) izapide telematikoetan.
  • Sozietate bat eratzeko administrazio-izapidea hastea, Agiri Elektroniko Bakarraren bitartez (AEB).

Hitzarmenarekin bat etorrita, honako zerbitzu hauek derrigorrean emango dizkiete Aholkularitzako eta Izapidea Hasteko Guneek ekintzaileei:

  • SLNE eta SRL sozietate-motei buruzko informazioa: lege-esparrua, merkataritza-alderdiak, zerga-abantailak, kontabilitate-ezaugarriak, izapide-sistemak, arau aplikagarriak; eta horrez gain, merkataritza-araubide juridikoan indarrean dauden beste mota juridikoei buruzko informazioa.
  • SLNE eta SRL mota juridiko enpresak eratzeko izapideak egiteko zerbitzua, sistema telematikoren bitartez.
  • Enpresak sortzeko diru-laguntza publikoei buruzko informazioa.
  • Kasuan kasu egokia den Gizarte Segurantzako araubideari buruzko informazioa:  afiliazio-arauak, kotizazioa, laguntzak...
  • Enpresa-plana tutorizatzeko zerbitzua.
  • Enpresentzat interesgarria den informazio orokorra: finantzazioa, zerga-sistema, laguntza-programak, lan-kontratazioa, ikerketa, enpresen arteko lankidetza eta abar.

Itzuli Kontsumitzaileak atalera

Gaurkotasuna

Gaurkotasun osoa

 
Contents limits
itxi