Contents limits
  • Ikastaroaren garapena

    Ikastaroa http://www.registradores.org wegunearen bitartez emango da, hau da, Erregistratzaileen Elkargoaren webgunearen bitartez.

    Honako hiru elementu hauek izango dira ikastaroaren ardatzak:

        * azalpenezko gaiak
        * norberak egiaztatzeko ariketak
        * lineako tutoretza

    Behin matrikula-pasahitza egiaztatuta, gaiak hamabostero eskuratuko dira PDF formatuan, inprimatu ahal izateko. Horrez gain, Erregistratzaileen Elkargoak liburu bat argitaratzen du ikastaroaren edukiarekin, eta liburu hori DIJUSA banatzailearen bitartez eros daiteke.

    Unitate didaktikoak hamabostero emango dira, eta ikastaroaren iraunaldira (ikastaroak bederatzi hilabete iraungo dituela aurreikusi da, urritik ekainera arte) egokituko. Gabonetan eta Aste Santuan ikastaroa etengo da.

    Norberak egiaztatzeko ariketak gai bakoitzarekin batera emango dira, aipatutako web-orriaren bitartez.

    Ikastaroaren parte-hartzaileek gaiei buruzko edozein kontsulta egin dezakete lineako tutoretzaren bitartez. Kontsultaren erantzuna astean zehar ezagutaraziko da web-orrian.

    Ikastaroaren bukaeran aurrez aurreko azterketa bat egingo da. Hala ere, azterketa egin ahal izango dute soilik ikastaroari erregulartasunez jarraitu dioten eta gehienez hiru ariketa egiteke utzi dituzten ikasleek. Test-azterketa izango da, ikastaroan zehar egindako ariketen antzekoa. Ezinbestekoa da azterketa hori gainditzea, diploma lortu ahal izateko. 

 

Itzuli Zuzenbide Zibileko ikasgela atalera

Gaurkotasuna

Gaurkotasun osoa

 
Contents limits
itxi