Contents limits

Ohar soila

Ohar soila eskatzea

Ohar soila agiri labur eta zehatza da, eta bertan finka bati buruzko honako datu hauek jaso dira: finka identifikatzeko datuak, finkaren gainean inskribaturiko eskubideen jabe den edo direnen identitatea, eta eskubide horien helmena, izaera eta mugak. Era berean, jabeei edo inskribaturiko eskubideei eragiten dieten debekuak eta murrizketak ohar soilean adierazita daude. Ohar soilek informatzeko balio dute soil-soilik.

Eskaera egiteko, lau bilaketa-aukera daude: 


  • Bilaketa erregistro-datuekin egitea

Bilaketa hau egiteko, honako datu hauek sartu behar dituzu: eskaerari dagokion Jabetza Erregistroa, udalerria, finkaren erregistro-zenbakia, atala, eta, kasuan kasu, azpi-finkaren zenbaki ordinala. Datu horiek zuzenean eramango zaituzte kontsultatu nahi dituzun finkaren datuetara. Honako datu hauek ere sartzea gomendagarria da, eskura baldin badituzu: finka inskribatua jasotzen duten liburukia, liburua eta orria.


  • Bilaketa  idufir datuekin egitea

Idufir siglek erregistro-finkaren identifikatzaile bakarra adierazten dute gaztelaniaz. Datu horren bitartez, Estatuko lurraldean finka jakin bat aurkitzeko aukera dago. Hori horrela, erabiltzaileak finkaren identifikatzaile bakarra (idufir) baldin badaki, nahiz eta gainerako erregistro-datuak ez izan, finka horri buruzko eskaera egin dezake.

 

  • Bilaketa jabearen datuekin egitea

Bilaketa  hau egiteko, jabearen izen osoa, izenaren zati bat edo jabearen IFZ sartu behar da. Erabiltzaileak datu horiek sartutakoan, sistemak parametro horiekin bat egiten duten jabeak erakutsiko ditu, eta erabiltzaileak kontsulta nori buruz egin nahi duen aukeratu ahal izango du. Emandako datuak oso orokorrak baldin badira, eta horregatik, jabe askorekin bat egiten baldin badute, orduan, sistemak bilaketa gehiago zehazteko eskatuko dio erabiltzaileari.

Behin jabea aurkituta, eskaera filtratu edo mugatu beharko da, eta Jabetza Erregistro batera, autonomia-erkidego batera, probintzia batera edo udalerri jakin batera bidali; edo bestela, lurralde nazional osora bidali.

 

  • Bilaketa beste datu batzuekin egitea

Finkaren kokalekua (kalea edo parajea...) baino ez dakigunean, zerbitzu honen bitartez egin dezakegu kontsulta. Hala ere, beharrezkoa da udalerria eta dagokion Jabetza Erregistroa zeintzuk diren jakitea. Dena den, kale izendegi bat eskuragarri dago, eta eskumena duen Jabetza Erregistrorako bidea erakusten du.

 

 

Interes legitimoa alegatzea

Eskaeraren izapideak egiteko, beharrezkoa da kontsulta egiteko interesa zein den jakinaraztea. Erregistratzaileak, informazio igorriko duenak, arrazoi hori bidezkotzat hartu eta sailkatuko du, bai eta finkaren jabearen eskura utzi ere. Jabeak bere finkei buruz igorri diren datuak eta alegatu diren arrazoiak kontsultatu ahal izango ditu edonoiz.


 

Zerbitzuaren prezioa

Informazioa eman duen erregistratzaileak zuzenean fakturatuko dio erabiltzaileari: 9,02 euro finkako.



 

Jabetza Zerbitzuak atalera itzuli

Contents limits
itxi