Contents limits

Pribatutasun Politika

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoarekin bat etorrita, erabiltzaileak ¿datuen jabea bera¿ daki eta erabat onartzen du bere datuak "Kontsumitzaileak" fitxategian sartu eta modu automatizatuan tratatuko direla. Fitxategi horren erantzulea Erregistratzaileen Elkargoa da. Datuak erabiliko dira erregistro-zerbitzuak erabiltzen dituzten herritarrei laguntza emateko, hori baita datuen trataeraren helburua.


Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurkaratzeko eskubidea bermatzen du Pribatutasun Politikak, indarreko legeek ezartzen dituzten baldintzetan. Horretarako, Erregistratzaileen Elkargoarekin (Diego de León 21,  28006, Madrid) harremanetan jartzeko bideak erabil daitezke: DBLO euskarria (902 181 442 / 91 270 16 99), helbide elektronikoa: soporte.lopd@corpme.es; eta, oro har, Elkargoarekin harremanetan jartzeko erabili ohi duzun beste bide bat.


Erabiltzaileak, beharrezkotzat jotzen badu, honako helbidera bidal dezake idatzizko mezu bat:  Colegio de Registradores, Servicio de Sistemas de Información, Oficina de Seguridad, Diego de León nº 21, 28006, Madrid.


Erregistratzaileen Elkargoak datuen isilpekotasuna bermatzen du. Izan ere, legez eskatzen diren datu pertsonalak babesteko segurtasun-neurriak hartu ditu, bai eta baliabide tekniko eta kudeaketa-baliabide guztiak ezarri ere, honako hauek gerta ez daitezen: datuen galera, erabilera gaiztoa, aldaketa, lapurreta eta datuetan baimenik gabe sartzea.


Erabiltzaileak baimena ematen du bere datuak azaldu den moduan tratatu ahal izateko, baldintza hori zerbitzu hau emateko ezinbestekoa baita.  Zerbitzua erabiltzeak adieraziko du datuen trataera onartu egin dela; hala ere, erabiltzaileak erabaki hori aldatu eta atzera bota dezake, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko  abenduaren 13ko 15/1999 Legearen 6. eta 11. artikuluetan ezarritakoaren arabera. Edonola ere, erabiltzailea da eman dituen datuen erantzule. Erregistratzaileen Elkargoak zerbitzua ematea ukatu ahal dio datu faltsuak eman dituen erabiltzaileari; eta nolanahi ere, Zuzenbidean bidezkoak diren ekintza guztiak aplikatuko dira.


Erregistratzaileen Elkargoak Pribatutasun Politika aldatzeko eskubidea du, jurisprudentziara eta lege berrietara egokitu behar badu. Aldaketak egin behar baditu, aldaketen berri emango du agiri honetan, aldaketa horiek praktikan jarri aurretik.

Contents limits
itxi