Ondasun Higigarrien Erregistroa
Jabetza eta Merkataritza Erregistratzaileek dute Ondasun Higigarrien Erregistroa kudeatzeko ardura, eta Justizia Ministerioaren mende dago. Ondasun Higigarrien Erregistroaren xedea jabetzaren, ondasun higigarrien gaineko zama nahiz zergen, eta kontratazio-baldintza orokorren publizitatea egitea da.
Jabetza Erregistroan ondasun higiezinak inskribatzen dira, eta era berean, Ondasun Higigarrien Erregistroan ondasun higigarriak, hau da, lekualda daitezkeen ondasunak inskribatzen dira.
Erregistro hau folio errealeko sistemaren eta sistema elektronikoaren bitartez kudeatzen da.
Abenduaren 3ko 1828/1999 Errege Dekretuaren Xedapen Gehigarri bakarrean ezarritakoaren arabera, sei ataletan egituratuta dago:
- Itsasontziak eta aireontziak.
- Ibilgailuak eta beste ibilgailu motordun batzuk.
- Industria-makinak, merkataritza-establezimenduak, eta ekipamendu-ondasunak.
- Beste berme erreal batzuk.
- Erregistroko beste ondasun higigarri batzuk.
- Kontratazio-baldintza orokorren erregistroa.
<!--[endif]-->
-
ostirala, 24 maiatza 2013Ayer se celebró el Acto de Jura de Aspirantes al Cuerpo de Registradores de la Propiedad y Mercantiles de España...
-
osteguna, 07 otsaila 2013
