Contents limits

Arauak eta xedea

Merkataritza Erregistroa araupetzen duten arauak


  • 1885eko Merkataritza Kodean jasotako arau orokorrak.
  • Uztailaren 2ko 1/2010 Errege Lege Dekretua, Kapital Sozietateei buruzkoa. Apirilaren 3ko 3/2009 Legea, Egitura Aldaketei buruzkoa. Jarduera-sektorea zein den, sozietate batzuei (finantza-erakundeak, aseguru-etxeak, elektrizitate-sektorea, leasing enpresak) dagozkien berariazko arauak.
  • 1996ko uztailaren 19ko Merkataritza Erregistroaren Erregelamendua. Gaur egun, Erregelamenduaren testua berritzen ari da.
 

Honako hauek inskribatzen dira Merkataritza Erregistroan:

  • Banakako enpresariak
  • Merkataritza-sozietateak
  • Sozietate zibilak
  • Kreditu-erakundeak, aseguru-etxeak eta elkarrekiko berme-erakundeak 
  • Inbertsio kolektiboko sozietateak
  • Interes ekonomikoko elkarteak
  • Aurrezki-kutxak
  • Pentsio-funtsak
  • Gorago aipatu diren subjektuen sukurtsalak
  • Atzerriko sozietateen sukurtsalak
  • Euren egoitza Espainiako lurraldera lekualdatu duten atzerriko sozietateak.
  • Merkataritza-jarduera batean aritzen diren erakunde guztiak, baldin eta eginiko eskuraketen, bitarteko gisa kudeatu dituzten eragiketen edo euren salmenten zenbatekoa 600.000 eurotik gorakoa bada.


Merkataritza Erregistroaren xedea


Merkataritza-sozietateen eraketa da erregistroan sozietate bati buruz jasotzen den lehenengo idazkuna. Eraketari buruzko idazkuna egin ondoren, sozietate bakoitzaren egintzak eta kontratuak jasotzen dira (kapital sozialaren gehikuntza edo murrizketa, administrazio-organoan izandako aldaketak, administratzaileen edo ahaldunen izendapenak edota kargu-uzteak, enpresaren kaudimenik ezak, enpresaren akordio sozialak aurkaratzeko aurrera eraman diren akzio judizialak...)


Kontabilitate-liburuak: enpresariek eta sozietateek kontabilitate-liburuak behar bezala kudeatzeko betebeharra dute; eta, nahitaez, helbide sozialari dagokion Merkataritza Erregistroan aurkeztu behar dituzte, merkataritza-erregistratzaileek legezta ditzaten. Sozietate-ekitaldia ixteko egunetik zenbatzen hasita, lau hilabete igaro baino lehen aurkeztu behar dira liburuak. Hori horrela, sozietate-ekitaldia ixteko data abenduaren 31 baldin bada, sozietate horrek apirilaren 30a baino lehen aurkeztu beharko ditu liburuak.


Enpresarien eta kontuak gordailutu behar dituzten gainerako subjektuen urteko kontuen gordailua: urteko kontuak nahitaez Kontabilitate Plan Orokorrarekin bat etorriz kudeatu behar dira. Bazkideek eta akziodunek ekitaldia itxi eta hurrengo sei hilabeteetan onetsi behar dituzte kontuak. Kontuak onetsi eta hurrengo hilabetean Merkataritza Erregistro egokian aurkeztu behar dituzte, erregistratzaileak legezta ditzan. Beraz, sozietate-ekitaldia ixteko data abenduaren 31 baldin bada, eta kontuak ekainaren 30ean onetsi badira,  orduan, uztailaren 30a baino lehen gordailutu beharko ditu kontuak erakunde horrek. Ikuskariak eta adituak izendatzeko espedienteen izapideak: enpresaren kapital sozialaren %5eko ordezkaritza duen edozein akziodunek eska dezake sozietateari dagokion Merkataritza Erregistroak sozietate-ekitaldia itxi eta hurrengo hiru hilabeteetan ikuskari bat izenda dezala. Sozietate-ekitaldia ixteko data abenduaren 31 baldin bada, kapital sozialaren %5 ordezkatzen duten bazkideek zein akziodunek eska dezakete ikuskari bat hurrengo ekitaldiko martxoaren 31 baino lehen izenda dadila. Enpresan diruzkoak ez diren ekarpenak, bat-egiteak edo zatiketak gertatzen direnean, helbide sozialari dagokion Merkataritza Erregistroan eska daiteke merkataritza-adituak izenda daitezela.

Itzuli

Gaurkotasuna

Gaurkotasun osoa

 
Contents limits
itxi